XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ESPAÑA'KO ERRIKETA SOCIALISTAK

Aurreragoko idazkai batean España'ko erriketa edo politikatzaz itz egitean ESATEN GENDUN socialistak oso mindurik aurkitzen zirala azkeneko auteskundiak ezkeroztik, orduan eraman zuten uste ezbezelako jipoi garratzaren eraman eziñagatik; eta geroztik, gauza aundiyak egiteko ziran arren, ordukotxe tankera mingarriyan aurkitzen dirala dirudi, oraindik.

Bai, socialista españarrak asarre dira gogotik, eta len gertatua eta geroztik gertatzen zayena dute, noski, min.

¡Beren uste ameskorren aurrera eraman eziñaren miña! Ori da guztiya; eta ostantzekuak koplak dira.

Lauaxeta azkarrak egoki asko sarritan esan oi duan bezela.

Eta beren agerkun guztitan, beren erriketa azalpen danetan langille edo biargiñen zuzendari ta laguntzallerik onenentzat bezela itzez (eta ez egitez) azaldu izan diran arren, beartsubaren aurkaririk zitalenak berak dirala esango genduke.

Egintzak ala agertzen digutela dirudi beintzat.

Bestelako azalpen lotsagarri askoren artian, eta beren eguneroko El socialista zitalak beste gauza bat azaldu nai-ba'degu ere, agiriyan dago zeren tajuz jokatu duten Batzar-Guren edo Congreso'an orañago Udal-barrutien beren gogoko legedi berriyaren edo abolición de la ley de Términos Municipales arazoan.

Ez dute legedi au aztertu nai izandu eta bere ezezteak min garratza sortu-erazo du beren artean.

Txakur-goseak, ogiya amets bezela, socialista abek ere beren opilla baizik ezdute gogoko, eta berenaren aldez, edo beren-artekuen ogasunen aldez itxuan leyatuko dira, egintza itxuski onek beren labetik at aurkitzen diran langille ta beartsuen eskubide ta ogasunei egin dezayoten oker edo gaizkintza aundiyaren begirapenik gabe.

Egikizun auxe oartu oi-degu beti edo geyenetan españar socialistaen erriketa-arazo agirikoetan; eta gauza ori bera oartu degu aurrerago aitatu degun arazo garrantzitsu orretan ere.

Udal-barrutiyetako beren legedi berriyaren ezezpen aurka su ta gar ekin eta jarraitu dute.

¿Zergatik ori?, Esango degu.

Esango degu...

Bai.

Eta aitatutako Ley de Términos Municipales ori socialisten jauntxukerirako atondutako legedi zikin bat zala jakitia, aski izango dala uste degu, dana esanda dagola esateko.

Berenai ta ez bestelakoai, ogibide-erosoa aukeratzeko tajututako legedia zuten ori Socialistak, eta orain agrarioak beren kutuna lurrazpiratzea dute min.

Eta min duanak, ¡ai...!.

Ortan ondo egondu dira eskumar izenekoak.

Lerroux eta beriekin batean.

Muturreko ederra arturik dira, ba, gezurrezko langillezale oyek jauntxukerizko Udal-barruti lege ezezte orrekin; eta ondoren datorkiote beste bat.

Jurados Mixtosen berriztea.

Baña berrizte au biar-bearreko ta onurakor zayo nolanaiko langilleari guztiyak begirapen batez ikusiyak eta artuak izan ditezen.

Baña socialistak ez dute orrelakorik nai, langillezale aundiyak izan arren.

Or Ikusten da, ba, garbi, socialista españarreri etzayola deus ajola langilearen oneraspenagatik, berenagatik baizik; eta orretxengatik orain (¡jakiña!) aiziak keyaren gisa aurrez damaizkin beren amorruzko matxiñada edo errebuluziyo ots oyek guzik.

¡Ez daukatelako, lenago bezela, gobernuko labeko opillak beren artean banatzerik!.

ZELETA.